Gynkana
HELBURUAK:
* Taldeko jardueretan errespetuz parte hartzea.
* Ondo pasa lehiatu gabe.
* Berdintasun-bizipen berri eta dibertigarriak izatea.
* Behar duenari laguntza eskaini.
Talde bakoitzak telefono bat eraman behar du, QR kodeak bilatu beharko dituzte-lako.
Gehienez 8 parte-hartzaileko taldeak sortuko dira.
Gehienez 3 talde dinamizatzaile bakoitzeko.
Institutu/ikastetxe batean egiten bada, ikastetxeko pertsona baten laguntza izan behar da.
BERDINTASUNAREN ALDEKO PASAPORTEA:
Talde bakoitzari berdintasunaren eta tratu onaren aldeko pasaporte bat emango zaio, eta probak egin ahala zigilatuko da.
GARAPENA:
Jarduera honekin hasi aurretik, ariketa egitea komeni da, giro lasaia lortzeko eta jarduera mota hauetan ohitzeko. Inork ez duela ez irabaziko ez galduko azalduko da, taldekako jarduera izango da eta elkarri lagundu behar zaio proba bakoitza gainditutzat emateko. Gymkanan ariketa fisikoak eta trebetasuna nahastuko dira.
Inguruko emakumeekin, herrian kalea duten emakumeekin… lan egiteko aprobe-txatuko dugu.
Ginkanak bakarrak eta errepikaezinak dira, udalerri bakoitzerako pertsonalizatzendirelako.
9 urtetik aurrera.
Pertsona bat arduratuko da jarduera zuzentzeaz
Iraupena: 1,15 h, gutxi gorabehera.
Araban edo Nafarroan:
Prezioa: 350 € + % 10eko BEZa
Prezioa 2 pertsonarekin 550€ + %10eko BEZa
Bizkaian eta Gipuzkoan:
Prezioa: 380 € + % 10eko BEZa
Prezioa 2 pertsonarekin 550€ + %10eko BEZa
Galdetu aurrekontua, beste iraupen bat behar izanez gero.
